2016(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata

Zer da hezkidetza?




Askok, berdintasun hitza ulertzen duzue baina zer da hezkidetza

"Hezkidetza, baterako hezkuntza edo koedukazioa pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da." (Wikipedia) Horregatik,androzentrismoa gainditzen saiatzen den hezkidetza eredua da. Estereotipoak alde batera hutsiz, ikasleak berdintasunean hezteko. Hezkuntza eredu honetan, arraza, egoera soziekonomiko desberdineko... edo neska eta mutilak egon beharrean, abilezia eta gaitasun desberdineko pertsonak daude.

Eskola misto eta hezkidetzaren arteko desberdintasunak. 

Eskola mistoak zera esan nahi du; ikasgela berean neska eta mutilek ikasten dutela. Kontzeptu biak ia berdinak dira baina eskola mistoak ez die hezkidetzak bezalako ezaugarri garrantzitsuei erantzuten, adibidez: heltze aroa ez errespetatzea (gizonezkoak beranduago heltzen dira), arreta errazago galtzea, gizonezkoei lehia gustatzen zaie eta emakumezkoei talde lana...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina