2016(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata

Genero berdintasuna lantzen dituzten ipuinak

Portugaleteko Udalak potuigualdad.info webgunea sortu du. Bertan, eskolan lantzeko aproposak diren hainbat ipuin publikatu ditu ikus-entzunezkoak direnak. Enpatia, erabakiak hartzea, iritziei kasu ez egitea eta familia eredu desberdinak lantzen ditu, batik bat. Estereotipo gabeko ipuinak ere badaude gaztelaniaz eta ingeleraz diren arren, genero rolei aurre eginez eta autoestimua indartzea helburu dutenak:


–          “El deseo de Ruby”Shirin Yim Bridges. Neska txinatar batek tradizioei aurka eginez unibertsitatera joan nahiko du, ezkondu ordez. Saritutako ipuina. 6 urtetik aurrera.
                                      
  • –          “El lago de los cisnes”Fernando Lalana. Neska futbolari eta mutil dantzariei buruzko ipuina. 7 urtetik aurrera.
  •  “Te quiero valero”Fernando Lalana.
    –          “La lección de August”R. J. Palacio. August-ek 10 urte dauzka eta barrutik eta kanpotik normala sentitzen da … kanpotik ez da. Normala izan nahi duen mutil baten historia, bere itxuragatik nabarmentzen da ordea. Izen handiko liburua. 9 urtetik aurreraLa lección de august (irakurgaia) 
  •  –          “¿Soy realmente diferente?”Evelien Van Dort. Orban bakarra duen marigorringoa triste dago, beste guztietatik desberdina delako. Bere amonak desberdintasun hauek pertsona bakoitza berezi eta bakarra egiten gaituztenak direla azalduko dio. 3 urtetik aurrera.
    –          “What I like about me”Allia Zobel Nolan. INGELERAZ. Liburu txiki eta koloreduna non mundu guztiarekin bat egitea araua den azaldu eta era berean desberdintasunek bereziak egiten gaituztela azaltzen den.  http://www.goodreads.com/book/show/116660.What_I_Like_about_Me

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina