2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

Musika hezkuntzan

Askotan musikaren hezkuntza balioetsita ikusten da baina harek duen garrantzia izugarria dela uste dut. Irakasleak momentu bakoitzerako abestiak aukeratzen jakin behar du. Abesti hau aurreko sarreran azaldu bezala hezkidetza astean analizatzeko erabili daiteke.

Hezkidetza astearen beharra..

Gero eta eskola gehiagotan ospatzen da HEZKIDETZA ASTEA, nire ustez ez litzateke honen beharrik izan beharko baina tamalez etxean eta kalean eraso asko ikusten dira guretzat ohiko eta gauza normala bihurtu diren arren. Hori dela eta, bideo honetan txinkorta eskolako hainbat ikasle ikusi ditzakegu soka salto, lehioak garbitzen...

hezkidetza astea 2014 from txinkorta on Vimeo.

Azalpen eta praktikak

Eskola da genero desberdintasunak naurri handi batean gainditzea lor dezakeen instituzioa. Horregatik, termino honen jatorria, definizioa, eragileak jakitea komenigarria da irakasleontzako. Aurkezpezpen hau aukeratu dut interengarria iruditu zaidalako eta aurreko esaldian esandako azalpen guztiak agertzeaz gain, ikasgelan egin daitezkeen jolas eta eztabaidak agertzen direlako. 

2016(e)ko urtarrilaren 5(a), asteartea

Musika ikasgelan

Azkenaldi honetan, ikasleak musika matxistaz inguratuta daude eta ez dira konturatzen harek abestu eta dantzatzeak egiten duen kalteaz. Hori dela eta, abesti ezagun hau aukeratu dut.

 SEXU MAKINA - NEGU GORRIA

Haurrekin emozioak lantzen

EHUko ikasle hauek hezkidetza lantzeko ikasleen emozioetara heltzea biltu izan dute jardueren bitartez. Txostena lau jarduerez osatuta dago: txoko txiki, hau lasaitasuna,kezkamuxelak ipuina eta emozioen memoria. Gainera, haien lana justifikatzen dute jarduerei behar duten garrantzia emanez. Uste dut ikasgelan erabilgarriak direla.

2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea

Hezkuntza baliabideak

Murala
Ikasleek eskuak margotan buzti eta mural izugarri bat egingo dugu guztion artean, dibertigarria izateaz gain, bere sentzua ere badu, ikasleek ikusiko dute berdinak direla ez dute jakingo zein den beraien eskua, berdin da emakume edo gizonezkoaren den.



  • Autonomoago izaten lagunduko gaituzten lau zeregin erraz. (LHko 2.zikloa)

     Gelan txoko desberdinak sortuko ditugu: erropak eskegitzea, herraminten erabilera, ohea egitea, mahaia jartzea... Horretarako, irakasleok gela prestatuko dugu beharrezko material guztiarekin.

    Taldeak osatu eta irakaslearen laguntzaz zereginak nola egin erakutsiko zaizkie. Ondoren, ekintzarekin hasiko gara. EGINEZ IKASTEAN datza etxean laguntzeko.


Beste blog aberats batzuk

Interneten informazioa bilatzen nenbilela, HEZKIDETZAri buruzko beste blog interesgarri batzuk aurkitu ditut. Haietan, material oso ona agertzen da eta uste dut gure etorkizuneko proiektuetarako erabilgarriak izango direla: ipuin ez sexistak, ikus entzunezko baliabideak, artikulu desberdinak, dokumentuak...

HEZKIDETZA: Elortza eskola

HEZKIDETZA B03 SESTAO (berritzegunea)